Gu

Nosotros

Ostalaritza, garbitegi, haragi- eta elikadura-industria, pisatze eta zenbakizko kontrol, hotz industrial eta komertzial eta hozte komertzialeko makineria merkaturatzean espezializatutako enpresa bat gara eta sektorean 40 urtetik gorako esperientzia daukagu. Etengabe aldatzen ari gara, gure bezeroen beharretara egokitzeko eta zerbitzu integrala eskaini ahal izateko.

Gaur egun, kualifikazio-maila handiko profesional talde batez osatuta dago gure enpresa, eta ostalaritza, jatetxe, kolektibitate eta ospitaleen sektoreetako ekipoen ekoizpeneko munduko liderretako baten Gipuzkoako zerbitzu ofiziala gara: Electrolux Professional-ena, hain zuzen.

Kalitatea bermatzeko eta gure bezeroak errespetatzeko konpromisoarekin lan egiten dugu. Gure helburu bakarra lana ongi egitea eta gure arloan gailentzea da.